Iturria: Aballarri Urumea arnastu webgunetik jasoa.
Munduan aurreneko pertsonak bizi zianian, beste pertsonaje asko ere izaten omen zian. Ta haitako bat zen Sanson. Pertsonan hiru halako omen zen, haundiya, izuarriya, ta behin Urnietako Buruntzatik Arano alde beira zola, ze ikusiko ta Aranoko plazan jendia dantzan saltoka ta kantari zebilela! Ez omen zitzaion asko gustatu handik ikusi zuna, ta zalaparta hartan zailtzan aranoarrak akaatzia pentsatu omen zun harri haundi bat botaz. Larruz indako aballa hartu omen zun, ta harri haundi bat bilatu zunian, aballan jarri ta hasi omen zen harei bueltak ematen... ta non botzeko indarra maten hasiko zen, hor irrixtatu omen zen behi kakan batekin, ta aballarriya erdi bidian geldittu omen zen, Mantale medin. Aranoko jendiak dantzan seittuko zun ta Sanson han bueltatu izain zen haserre biño ipurdi aldia minbeetuta itxee! Mantale mendin don Aballarri harriya ikusita jakin leike Sanson zenbateko gizona zen!.
Kondariari buruzko informazio gehiago: http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1950080089.pdf
anonimoa
2016-05-03

Baldintza hauetan, fitxategi hauek libreki ikusi, entzun, ikusi, irakurri eta berrerabili ditzakezu edozein helburu sortzaile, hezitzaile edo ikerketarako. (erakutsi)(ezkutatu)
Honakoak egin ditzakezu:
Honako baldintzen arabera:
Oharrak:
Ez duzu lizentzia hau bete behar domeinu publikoan dagoen materialaren elementuen kasuan, ezta zuk egiten duzun erabilera salbuespen edo muga aplikagarri batek baimentzen duenean.
Ez da bermerik ematen. Lizentziak ez dizkizu nahitaez ematen zuk nahi duzun erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen duzun muga dezakete.