Otsagabiako etxe-atari batean egindako grabaketa. Dantzari taldeko gaztetxoek Berrusa kantatu dute guretzat, duela zenbait urte galdu ondoren berreskuratu duten bertako gabon kanta bat. Olentzero egunean grabatu dugu arren, kantu hau, eguberri egunean kantatu ohi da, etxez-etxe eskean ari diren bitartean. Berrusaren ezaugarri azpimarragarriena Zaraitzu ibarreko euskara eta latina nahasten dituela da. Hona hemen kantuaren hitzak:
Kristo sortzen duzu gaur, alegra giten guziok gaur. Kristo sortzen duzu gaur, dantza giten guziok gaur.
Iñigo Telletxea
2014-12-27
euskara, gaztelera, ahotsa, erlijioa, nafarroa, kantuan, jendea, kristautasuna, eguberriak, zaraitzu, erronkari, latinera