Salcedon, gainontzeko leku guztietan bezala, 1936an debekatuta gelditu ziren inauteriak. 1983an saiakera bat egin zuten berreskuratzeko herriko inauterien inguruan zegoen dokumentazioan oinarrituz. 1991 urtetik aurrera urtero ospatzen dituzte “Amigos de Salcedo” Elkarte Kulturalaren lanari esker. Festa plazan hasten da. Porreteroak -jai hauetako pertsonai nagusiak- oilo bat lapurtzen du, eta berau eskuetan duela ihes egiten du mozorro eta umeak atzetik dihoaztela. Erlojuaren Dorrean gordetzen da, baina laister batean harrapatzen dute. Porreteroaren panpina dorretik atera eta plazako zuhaitz batetan lotzen dute. Bertan makilkada ugari jasotzen ditu mozorroak suaren inguruan dantzatzen duten bitartean. Gero, Porreteroa gurdi baten gainean jarri eta zuzien argipean etxez etxez ibiltzen dira janaria eskatzen, Fanfarre Gesaltzaren musika eta karraken soinuekin dantzan. Bukatzeko, Porreteroari epaiketa bat egiten diote eta urte osoan herrian izandako zorigaitz guztien errua berari ematen diotenez, teilatu baten gainera botatzen dute. Festan daudela, inauteriako kanta edo porreteroaren kanta abesten eta dantzatzen dute: Aquí estamos en Salcedo disfrutando el carnaval olvidando nuestras penas y brindando la amistad Sacamos al Porretero a la calle a pasear a cargarle nuestros males que en el fuego quemará. Como no salude bien Porretero al carnaval recibirá tantos palos que lo pasará muy mal
Aintzane Erkizia
2012-02-25



Baldintza hauetan, fitxategi hauek libreki ikusi, entzun, ikusi, irakurri eta berrerabili ditzakezu edozein helburu sortzaile, hezitzaile edo ikerketarako. (erakutsi)(ezkutatu)
Honakoak egin ditzakezu:
Honako baldintzen arabera:
Oharrak:
Ez duzu lizentzia hau bete behar domeinu publikoan dagoen materialaren elementuen kasuan, ezta zuk egiten duzun erabilera salbuespen edo muga aplikagarri batek baimentzen duenean.
Ez da bermerik ematen. Lizentziak ez dizkizu nahitaez ematen zuk nahi duzun erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen duzun muga dezakete.