soinuzko irudiak

Akerreta - Ezkilak

Auñamendiko Esteribar eta Erroibar osatzen duten hainbat herri txikik gordetzen ditu Nafarroako ezkil zaharrenak. Hauetako gehienek ez dute aspaldian soinu egiten. Bere garaian ez ziren mekanizatu, eta herriak biztanleak galtzen joan diren heinean (Akerretak gaur egun 9 biztanle ditu), elizek ere beren jatorrizko funtzioak galdu dituzte. Ezkilak entzuteko eta kasu guztietan haiengana hurbiltzeko ezintasunaren aurrean, dokumentu hau ondare honi buruzko informazioa eskaintzeko saiakera da.   

Xabier Erkizia

2017-02-26

nafarroa, kanpaiak, ezkilak - kanpaiak, auñamendi, argazkia, Esteribar