Lizarrako alde zaharrean Aste santuko Ostiral arratsaldez egindako grabaketa. Herriko kofradia erlijiotsuak prozesioa abiatu dute Foru plazan hiriguneko kale zenbait gurutzatuz. Prozesioa dozena erdi pausuz osatuta dago. Pasarte honetan, pausuak garraiatzen dituzten kostaleroen ahotsak eta hauek atseden hartzeko eta berriz abiatzeko erabiltzen dituzten mailu soinuak entzun daitezke. Tartean kateak arrastaka daramatzan penitente bat entzun daiteke. Urrunean, danborrak. Jende andana bildu da Lizarrako kaleetan ikuskizunarentzako.
Xabier Erkizia
2016-03-25
Baldintza hauetan, fitxategi hauek libreki ikusi, entzun, ikusi, irakurri eta berrerabili ditzakezu edozein helburu sortzaile, hezitzaile edo ikerketarako. (erakutsi)(ezkutatu)
Honakoak egin ditzakezu:
Honako baldintzen arabera:
Oharrak:
Ez duzu lizentzia hau bete behar domeinu publikoan dagoen materialaren elementuen kasuan, ezta zuk egiten duzun erabilera salbuespen edo muga aplikagarri batek baimentzen duenean.
Ez da bermerik ematen. Lizentziak ez dizkizu nahitaez ematen zuk nahi duzun erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen duzun muga dezakete.