Los Arcosen, Aste santuko ostegun eta ostiralez Kofradia erlijiotsu ezberdinen ordezkaritza betetzen duten bizilagunek kaleak zeharkatzen dituzte aste santuko arropak jantzita eta karraka nahiz matraka ezberdinak joz. Ohitura kristau honek, Nazareteko Jesusek hilda ematen dituen orduetan gorde beharreko isiltasunari (metaforikoa, zalantzarik gabe) egiten dio erreferentzia. Ordu horietan elizetako kanpaiek ez dute jotzen, eta oraindik zenbait herritan, kanpaiak karraka, matraka eta bestelako tresna zaratatsuekin ordezkatzen dira. Los Arcosen, karrankla izena ematen diete. Karranklak oinarrian idiofonoen familiako musika tresnak dira. Gehienetan oso maneju xinplea dute: eskuz edo manibelaz astintzen dira, eta egurrezkoak izanik soinu lehorra egiten dute. Argazki hauetan ikus daitezke, karrakak (Birakariak), matrakak (mailudunak), Los Arcosen gallo deitzen dioten matraka (manibeladuna) eta garai batean monagiloek erabili ohi zituzten tabletak (esku bakarrez jotzekoak).
Xabier Erkizia
2016-03-24
erlijioa, nafarroa, ospakizuna, egurra, kristautasuna, karraka, aste santua, Lizarrako merindadea, prozesioa