Urdiango Ihoteetako astearte ilunabarrez egindako grabaketa. Ospakizun hauetako pertsonai nagusi diren Momoxarroak kalean gora eta behera dabiltza, beraien makilekin ezustean jende izutzen, eta batzuetan jotzen. Beldurra sortzearen ohitura hau, orain gutxi arte hagitz modu intentsoan bizi izan da herrian. Egun batez bazen ere, Momoxarroek edozein etxetan sartzeko baimena izaten zuten, nahieran ibiltzen ziren zarata eta izua sortzen. Bailara berean Unanu herriko momoxarroekin lotura haundia dute Urdiaingo ihoteek. argazkia: Guaixe
Xabier Erkizia
2015-02-17

Baldintza hauetan, fitxategi hauek libreki ikusi, entzun, ikusi, irakurri eta berrerabili ditzakezu edozein helburu sortzaile, hezitzaile edo ikerketarako. (erakutsi)(ezkutatu)
Honakoak egin ditzakezu:
Honako baldintzen arabera:
Oharrak:
Ez duzu lizentzia hau bete behar domeinu publikoan dagoen materialaren elementuen kasuan, ezta zuk egiten duzun erabilera salbuespen edo muga aplikagarri batek baimentzen duenean.
Ez da bermerik ematen. Lizentziak ez dizkizu nahitaez ematen zuk nahi duzun erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen duzun muga dezakete.