Unanu – Inauteriak

dantzan

Unanu (Nafarroa) herriko inaute astearte arratsaldean egindako grabaketa. Mamuxarroak eta Mutuak dira bertako pertsonai nagusiak.

Argazkia: Dantzan

Hurritzezko makil luze eta zorrotzekin hanketan jotzea da euren lana. Herriko kaleen isiltasunean, panpaxilek salatzen dituzte mamuxarroak. Txintxarri handi batzuei esaten diete panpaxil Unanun, eta mamuxarroek sorbaldan janzten dituzte. Tradizio handiko ohitura da, eta erabiltzen dituzten jantziek eta maskarek ere urteak eta urteak dituzte.
Esnea biltzen duen kamioia herrira ailetzen, txintxarriak, mamuxarroak, makiladak, esnea biltzeko bonbaren zarata, ezkilak arratsaldeko bostak jotzen…

Egilea: Iñigo Telletxea
Data: 21/02/2012