gizartea

audioa pausatuaudioa erreproduzituaudioa erreproduzitu

Okariz - Inauteri isilak

Okariz Arabako lautadako herri ttiki bat da, 44 biztanlekoa. Inauterietako igandean 20 bat laguneko mozorro taldea elkartu da etxez-etxe eskean ibiltzeko. Biltzen duten dirua herriko elkartean merendu bat egiteko erabiltzen dute. Okarizko inauterien berezko ezaugarria da ixiltasunean ibiltzen direla mozorroak. Ez musikarik, ez kanturik eta ez inauterietako ohiko zalapartarik ere. Mozorroak edo porreroak hitzik egin gabe ibiltzen dira etxez-etxe, keinuekin bakarrik komunikatzen dira, horrek sortzen duen ezinegonarekin.

Asier Gogortza

2015-02-15

gaztelera, ahotsa, zakurrak, haizea, bestak, araba, animaliak, inauteriak - ihauteriak, zaunka