gizartea

audioa pausatuaudioa erreproduzituaudioa erreproduzitu

Igartubeiti - Sagar jotzea

Ezkioko herrigunetik hurbil kokatuta dagoen Igartubeiti baserri museoan Sagardo astearen aitzakian egindako grabaketa. Baztango Jo ala Jo elkarteko kideek denboraldiko lehendabiziko sagar zanpaketa egiten ari dira, XIX. mendeko usadioari jarraituz. Ikerlari zenbaiten ustez lan usadio honetan topa daiteke txalaparta musika tresnaren jatorria. Grabaketan hiru joleek "Aldapeko sagarraren" kantu ezaguna abesten dute makilen erritmoan.

Xabier Erkizia

2012-10-12

euskara, ahotsa, lana, gipuzkoa, ospakizuna, musika, musika tresna, kantuan, sagardoa, kirikoketa, goierri, urola_garaia