Ezkioko herrigunetik hurbil kokatuta dagoen Igartubeiti baserri museoan Sagardo astearen aitzakian egindako grabaketa. Baztango Jo ala Jo elkarteko kideek denboraldiko lehendabiziko sagar zanpaketa egiten ari dira, garai bateko usadioari jarraituz. Ikerlari zenbaiten ustez lan usadio honetan topa daiteke txalaparta musika tresnaren jatorria. Grabaketa bibrazioak jasotzeko mikrofonekin egina dago, baserriaren pilareen bibrazioak jasoz.
Xabier Erkizia
2012-10-12
lana, gipuzkoa, musika, musika tresna, sagardoa, kirikoketa, goierri, urola_garaia