Lemoizko zentralaren eraikuntza 1972an hasi zen eta 1984an gelditu gobernuaren erabakiaren bidez; ezin izan zen martxan jarri hortaz. Lemoizko Basordaseko parajean kokaturiko eta suntsitzeko gaitasun haundiko porlanezko munstroa. Zentraleak iritzi publikoa urduritu eta gizartearen gaitzespen adierazpen zabala lortu zuen. Hauetako aipagarrienak Plentzia eta Gorlizen gertatu ziren 50.000 manifestarirekin; eta Bilbon 150.000rekin. Gaur egun 200.000 metro kuboko hormigoi armatuko eta 1.000 tona burniko santutegi madarikatua da, gure begietara misterioa eta paisaiaren dekadentzia besterik ez duena iradokitzen. Bisitariak bildurtzen dituzten porlanezko bi erraldoi naturaren erdian iltzaturik, hondamen eta utzikeri sentipenak sortzen dituztenak. Herritarren nahiz inguruneko fauna eta floraren aurkako borroka galdu duen suntsipenaren sinboloa da Lemoiz; zentzugabeko egitasmo honen gelditzeari esker oraindik bizia entzun daitekelako.
Beltzane Crespo Iturregi
2011-11-09
Baldintza hauetan, fitxategi hauek libreki ikusi, entzun, ikusi, irakurri eta berrerabili ditzakezu edozein helburu sortzaile, hezitzaile edo ikerketarako. (erakutsi)(ezkutatu)
Honakoak egin ditzakezu:
Honako baldintzen arabera:
Oharrak:
Ez duzu lizentzia hau bete behar domeinu publikoan dagoen materialaren elementuen kasuan, ezta zuk egiten duzun erabilera salbuespen edo muga aplikagarri batek baimentzen duenean.
Ez da bermerik ematen. Lizentziak ez dizkizu nahitaez ematen zuk nahi duzun erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen duzun muga dezakete.