Nekazaritzari eskainitako zelaiak herriaren inguru guztia hartzen dute, eta ez litzake astakeria esatea herria bera dela landazelai inudstrializatu erraldoi baten erdian dagoen oasi txikia. Teknika estensibo berriek eta abeltzaintzari eskainitako granja haundiek osatzen dute ingurune hontako ekonomia jarduera nagusia.
Grabaketa honetan berriki ereindako tomate landa entzun dezakegu, baita zenbait intsektu eta haizea ere. Animaliei irratia jartzea gustoko duen nekazari baten abeltegi baten ondoan gaude. Urrunean, makineriak oihartzun egiten du paisaian eta merkantzia tren bat igarotzen da Pitillas eta Olite arteko bidetik.
Luca Rullo
2020-09-09
nafarroa, trena, haizea, intsektuak - xomorroak, makinak, tafallaldea, erriberri, Landarte, Beire