soinuzko irudiak

Agorreta - Ezkilak

Auñamendiko Esteribar eta Erroibar osatzen duten hainbat herri txikik gordetzen ditu Nafarroako ezkil zaharrenak. Hauetako gehienek ez dute aspaldian soinu egiten. Bere garaian ez ziren mekanizatu, eta herriak biztanleak galtzen joan diren heinean (Agorretak gaur egun 32 biztanle ditu), elizek ere beren jatorrizko funtzioak galdu dituzte. San gil Abatearen elizako XV. mendeko ezkilak (1450) entzuteko eta kasu guztietan haiengana hurbiltzeko ezintasunaren aurrean, dokumentu hau ondare honi buruzko informazioa eskaintzeko saiakera da. Campaners datubaseko fitxa

Xabier Erkizia

2017-02-26

nafarroa, kanpaiak, ezkilak - kanpaiak, auñamendi, argazkia, Esteribar