soinuzko irudiak

Zabaldika - Nafarroako ezkil zaharrenak

Auñamendiko Esteribar eta Erroibar osatzen duten hainbat herri txikik gordetzen ditu Nafarroako ezkil zaharrenak. Hauetako gehienek ez dute aspaldian soinu egiten. Bere garaian ez ziren mekanizatu, eta herriak biztanleak galtzen joan diren heinean (Zabaldikak gaur egun 29 biztanle ditu), elizek ere beren jatorrizko funtzioak galdu dituzte. Ezkilak entzuteko eta kasu guztietan haiengana hurbiltzeko ezintasunaren aurrean, dokumentu hau ondare honi buruzko informazioa eskaintzeko saiakera da. Hain zuzen, zenbait ikerketen arabera Zabaldikako San Esteban elizarenak dira Nafarroako ezkil zaharrenak. Ezkilan bertan dauden inskripzioek MCCCLXXVII data, alegia 1377 - urtu ziren urtea- idatzita dute. Campaners datubaseko fitxa

Xabier Erkizia

2017-02-26

nafarroa, kanpaiak, ezkilak - kanpaiak, auñamendi, argazkia, Erroibar