gizartea

audioa pausatuaudioa erreproduzituaudioa erreproduzitu

Aia - Idi Proba IV

Idi probaren bigarren bikotea hastear da. Sartu dira bi idiak prest uztarri eta guzti, eta parte hartzaileak epailearen txistuaren zain geratzen dira, harrira lotzen den katea jarri eta bigarren txanda hasteko. Hasi bezala, ordurarte isil xamar zegoen ikuslegoa hasi da oihuka eta aurkezleak aurkeztu du hurrengo txanda. Apo eta harri soinuek hartu dute berriz plaza.

Luca Rullo

2016-11-07

euskara, ahotsa, kirola, gipuzkoa, ospakizuna, altaboza - bozgorailua, animaliak, oihuak, jendea, herri kirolak, gipuzkera, urola-kosta, harria