Paraje honetan baserria, burniola eta torrea daude. Torrearen funtzioa Nafar erresuma Gaztelaren mende zeuden gipuzkoarrengatik babestea zen. 1340ko urtean Martinez de Ybero agertzen da burniola honen jabe. XIV. mende bukaera aldean, torrea eta ola bera ere, behin baino gehiagotan erre zituztela azaltzen da agirietan. 1860ko urtean 6 hilabete lanean eta beste 6 hilabete geldirik egon ziren, ikatz faltarengatik. Egunero 2 langile eta hainbat mandazai aritu ziren lanean lantegian. Garai hau izan zen burniola honen azken urteak, urte luzez horrenbeste lan egin ondoren.
(azalpena eta argazkia: http://berastegi-eta-inguruak.blogspot.com.es/2015/01/leitzako-burniolak.html)
Xabier Erkizia
2016-08-08
mendia, nafarroa, txoriak, haizea, arkitektura, animaliak, uda, oihartzuna, hegaztiak, leitzaldea