San Frantzisko kalean dagoen Mariaren Bihotza plazan egindako grabaketa. Pertsona itsu bat iritsi da plazara. Haren bastoi hotsek ekolokazio gisara plazaren dimentsioen berri ematen digute. Plazaren erdian gazte talde bat dago. Mikrofonoa ikusi dutenean ziztu bizian altxatu dira galdezka, oldarkor: zer ari zara grabatzen?
Xabier Erkizia
2016-05-24
gaztelera, ahotsa, bizkaia, trafikoa, kalea, espazio publikoak, autoa, jendea, Bilboaldea