Lizarrako alde zaharrean Aste santuko Ostiral arratsaldez egindako grabaketa. Herriko kofradia erlijiotsuak prozesioa abiatu dute Foru plazan hiriguneko kale zenbait gurutzatuz. Prozesioa dozena erdi pausuz osatuta dago, eta hasieran danborjole batzuk ditu, erdian danborjole talde osoa, gero bi tronpetista eta azkenik musika banda. Hain zuzen, grabaketa honetan azken honen pieza oso bat entzun daiteke.
Xabier Erkizia
2016-03-25
gaztelera, erlijioa, nafarroa, ospakizuna, musika, musika tresna, espazio publikoak, ohiturak, musikariak, kristautasuna, aste santua, Lizarrako merindadea, prozesioa