gizartea

audioa pausatuaudioa erreproduzituaudioa erreproduzitu

Burgi - Almadiak lotzen

Burgiko almadien jaitsiera egunaren bezperan egindako grabaketa. Festa haundia iritsi baino lehen, lehen jaitsiera ospatu ohi da, almadiak herriko atarian uzteko. Hortarako, gazte eta heldu, ongi antolatuta, herritik 5 kmra dagoen ermitan biltzen dira Eska ibaiaren jaitsierari hasiera emateko. Herrian, bizilagun eta atzerritar talde bat dituzte zain. Aurten gainera bisitari berri batek jasotzen du askoren arreta. Grabaketa osoan zehar entzun daiteke droneaz gain, jendearen solasak, almadiazaleen oihu eta oharrak, beraien hankek uretan egiten duten soinua eta ume batzuk inguruan.

Luca Rullo

2015-05-01

gaztelera, erreka, ahotsa, lana, nafarroa, ura, ospakizuna, haurrak, motorra, ibaia, makina, egurra, erronkari, umeak