gizartea

audioa pausatuaudioa erreproduzituaudioa erreproduzitu

Urepele - Ardiak eskuz jeizten

Jon, Urepele inguruko mendietan bizi eta artzaintza tradizionala lanbide duen artzaina da. Artaldea bildu ondotik, hogei bat aukeratzen ditu aldioro jeizteko. Kasu honetan, esnea ez da erabilgarria, ardiak bi egunez egon baitira mendian eta orain "lehortzeko" beharra dute. Berekin lan egiten eta ikasten ari den lankidea du Jonek. Esneak ontziara erortzerakoan egiten duen soinua entzun daiteke, artzainaren solas eta ardien balakekin batera.

Luca Rullo

2015-05-19

frantsesera, mendia, ahotsa, lana, animaliak, baserria, baxe nafarroa, ardiak, artzaina - artzaintza, aldude, Baigorri-Ortzaize