Iruñeako Andra Mari Erreginaren katedralean (XV mendea), ostiral santuz egindako grabaketa. Hamarkada batzuz galdu zen eta berriki berreskuratu den ohitura kristauari jarraituz, Jesukristoren heriotzaren dolu gisara, 3 egunez ez dira elizako ezkilak jotzen eta haien ordez Matrakak egiten du otoitzerako deia.
Xabier Erkizia
2015-04-03
gaztelera, ahotsa, erlijioa, nafarroa, ospakizuna, musika, makina, musika tresna, egurra, kristautasuna, karraka, zarata, aste santua, irunerria