Segurako plazan ostiral mehe egunean egindako grabaketa. Hartza, bere zaintzaile, uxatzaile, jorrai dantzari eta txistulari eta gainerako herritar mozorrotuen konpainian kalejiran irten da ihauteriei ongietorria emateko. Amaieran,berriro itzuliko dute Aizkorrira. Grabazioan adi dezakegu: megafoniatik entzuten den musika, uxatzaileak txekor-maskuri lehorrekin jendea kolpatzen, hartzaren kolpeak karroan sartzean, karroaren atzean dabiltzan haurren oihuak...
Iñigo Telletxea
2015-02-13
euskara, gaztelera, ahotsa, gipuzkoa, pausoak, ospakizuna, haurrak, altaboza - bozgorailua, oihuak, kantuan, jendea, inauteriak - ihauteriak, goierri