Errege bezperan, urtarrilaren 4tik 5erako arratsean, tamaina eta forma desberdinetako zintzarriak astintzera ateratzen dira leitzarrak. Gaueko 12etatik 1etara irauten duen karrikabuelta egiten dute herri osoan barna, eta Herriko Etxeko erlojuak goizaldeko 1ak jotzearekin batera bukatzen dute. Grabaketa honek une horixe biltzen du, plazan elkartutako 60 bat lagunen zintzarriak ixiltzen direnekoa. Ondotik Aurrera elkartean egiten duten luntxean mokadu bat egitera edota etxera erretiratzen dira denak. Gaur egun zabalduta dagoen ustea da Errege Magoei beren bidean gidatzeko eta herrian opariak uztea ez ahazteko egiten dela zintzarri jotzea. Ikerlariek, ordea, neguko solstizioaren baitan kokatzen dute zintzarri-jotzeena, ohitura pagano gisa. Ohitura honek lotura zuzena du, dudarik gabe, Nafarroako bertze bailara batzutan egiten diren zintzarri jotzeekin.
Asier Gogortza
2015-01-04
Baldintza hauetan, fitxategi hauek libreki ikusi, entzun, ikusi, irakurri eta berrerabili ditzakezu edozein helburu sortzaile, hezitzaile edo ikerketarako. (erakutsi)(ezkutatu)
Honakoak egin ditzakezu:
Honako baldintzen arabera:
Oharrak:
Ez duzu lizentzia hau bete behar domeinu publikoan dagoen materialaren elementuen kasuan, ezta zuk egiten duzun erabilera salbuespen edo muga aplikagarri batek baimentzen duenean.
Ez da bermerik ematen. Lizentziak ez dizkizu nahitaez ematen zuk nahi duzun erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen duzun muga dezakete.