Azpeitiako San Tomas egunean egindako grabaketa. Eguerdiko 12tan herri kirol jaialdia egin zen Izarraitz pilotalekuan. Aimar Irigoienek Manterola harriarekin Jose Antonio Gisasola Zelai-k 1987an jarritako 122 altxaldiko marka haustea lortu zuen 128 altxaldirekin. Hamar minutuko hiruna txanda bete zituen, 150 kiloko zilindroarekin. Lehen txandako azken minutuak entzun ditzazkegu.
Iñigo Telletxea
2014-12-21
euskara, ahotsa, erlijioa, gipuzkoa, ospakizuna, altaboza - bozgorailua, oihuak, jendea, herri kirolak, txaloak, gipuzkera, urola