gizartea

audioa pausatuaudioa erreproduzituaudioa erreproduzitu

Anoeta - Irati segan

Anoetako belar soro batean egindako grabaketa. Irati Astondoa eta Jokin Garmendia segalariek apustua bota diote elkarri, azken 50 urtetan emakume bat eta gizaseme bat parez pare jartzen diren lehen aldia da. Grabaketa honetan Irati Astondoa ari da belar mozten, herritarrak eta ezagunak sutsu animatzen duten bitartean. Sega soinuez gain segapotoa entzun daiteke, baita laguntzaileak sega zorrozten egiten duena ere.

Xabier Erkizia

2013-08-24

euskara, ahotsa, lana, kirola, gipuzkoa, ospakizuna, oihuak, jendea, herri kirolak, tolosaldea