Anoetako belar soro batean egindako grabaketa. Irati Astondoa eta Jokin Garmendia segalariek apustua bota diote elkarri, azken 50 urtetan emakume bat eta gizaseme bat parez pare jartzen diren lehen aldia da. Grabaketa honetan Joakin Garmendia ari da belar mozten, herritarrak eta ezagunak sutsu animatzen duten bitartean. Sega soinuez gain laguntzaileen oharrak eta gomendioak ere entzun daitezke.
Xabier Erkizia
2013-08-24
euskara, ahotsa, lana, kirola, gipuzkoa, ospakizuna, oihuak, jendea, herri kirolak, tolosaldea