urbanoa

audioa pausatuaudioa erreproduzituaudioa erreproduzitu

Azkoitia - "Barrikak" iturriaren ur emaria

Azkoitiko "barrikak" iturriaren ur emariaren soinua. Iturri neoklasiko hau Azkoitiko Jesusen Bihotz Dohatsuaren plazan dago kokatua Urola errekaren ertzean, Etxe Beltz jauregiaren eta eliz parrokiaren ondoan. Iturri hau Azkoitiko sinboloetako bat da herritarrentzat gaur egun. Batzuek esaten dutenez, ez zara azkoitiar izango bertako ura edan arte.

Xabier Arenaza

2013-04-16

gipuzkoa, ura, iturria, espazio publikoak, urola