soinuzko irudiak

Paganos - Kalbarioaren musika

Iturria: Páganoseko erretaula
Arabako Páganos herriko erretaula nagusian eszena zaratatsu bat aurkitzen da. Erliebe honetan Kristoren pasioaren pasarte bat dago errepresentatua: Jesusek gurutzea gainean duela Kalbario mendira igotzen da gurutziltzatu dezaten. Zireneko Simonek gurutzea eramaten laguntzen dio, Ama Birjina eta beste bi emakume samindurik bere atzetik doaz, soldadu erromatar batek segizioa irekitzen du eta beste soldadu batek erromatar korneta jotzen du.

Aintzane Erkizia

2012-03-18

erlijioa, musika, eskultura, musika tresna