Berako inauterietako igandean Altzateko plazan egindako grabaketa. Berako gazteak konpartsan atera dira, mutilak inude jantzita, eta emakumeak, berriz, artzai jantzita. Goizean, eguraldi euritsua dela eta zuzenean Eztegaratik Agerrako elkartera joan dira. 49 bikotek hartu dute parte. Arratsaldean, ongi bazkaldu ondotik, eta eguraldiak hobera egin duela aprobetxatuz, Eztegara eta Altzate arteko ibilbidea egin dute. Grabaketa honek konpartsak Altzateko plazan nola sartzen den erakusten du.
Iñigo Telletxea
2012-02-19
euskara, gaztelera, ahotsa, nafarroa, trafikoa, ospakizuna, musika, bestak, inauteriak - ihauteriak, bortziriak