Salcedon, gainontzeko leku guztietan bezala, 1936an debekatuta gelditu ziren inauteriak. 1983an saiakera bat egin zuten berreskuratzeko herriko inauterien inguruan zegoen dokumentazioan oinarrituz. 1991 urtetik aurrera urtero ospatzen dituzte “Amigos de Salcedo” Elkarte Kulturalaren lanari esker. Festa plazan hasten da. Porreteroak -jai hauetako pertsonai nagusiak- oilo bat lapurtzen du, eta berau eskuetan duela ihes egiten du mozorro eta umeak atzetik dihoaztela.
Aintzane Erkizia
2012-02-25
gaztelera, ahotsa, ospakizuna, musika, bestak, araba, kantuan, jendea, inauteriak - ihauteriak, txaranga, lantaron, ananako kuadrilla