Abaltzisketako inauteri egunean egindako grabaketa. Inauteri hauetako pertsonai nagusiak, Txantxoak (edo Txantxok), baserriz baserri dabiltza dantzan, trikitixaren laguntzarekin. Txantxoak inauterietako igandean ateratzen dira beraien makil dantza egitera etxez etxe. Taldea 4 dantzari bikotek osatzen dute, erratza eta saskia daramaten bi ikazkinekin eta musikari baten laguntzarekin.
Xabier Erkizia
2012-02-19
euskara, ahotsa, gipuzkoa, ospakizuna, musika, bestak, inauteriak - ihauteriak, dantza, tolosaldea