gizartea

audioa pausatuaudioa erreproduzituaudioa erreproduzitu

Bera - Santa Ageda bezpera

Euskal Herriko hainbat herrietan ohitura denez, Santa Ageda bezpera (kantuaren hitzen arabera Euskal herriko eguna) egunean zenbait lagun-talde kalera ateratzen dira kantatzera. Grabaketa honetan Berako Labiaga ikastolako partaideak entzun ditzazkegu tradiziozko koplak nahiz inprobisatutakoak kantari eta makilak kolpatuz erritmoa eginez. Ohitura hau galduta egon zen urte askotan, 60ko hamarkadatik aitzin berreskuratzen hasi zen arte. Egun, nagusiki Gipuzkoan ospatzen den ohitura da.

Iñigo Telletxea

2012-02-04

euskara, ahotsa, erlijioa, nafarroa, ospakizuna, haurrak, kantuan, ohiturak