Berako Legia karrikan egindako grabaketa, Corpus Christi eguneko prozesioan. Herriko korala eta musika bandak, herriko agintari, erlijiogizon eta bertze zenbait herritarrek, prozesioan parte hartzen dute. Prozesioaren ibilbidean oihal bat zabaltzen da, eta iratzez estaltzen da gainerako lurra. Abarrez eta lorez apaintzen dira hormak. Udal Musika Bandak Jose Blancok konposatu eta Emilio Cebrianek instrumentatutako Triunfal martxa jotzen du, herri askotan egun honekin (eta aste santuan) egin ohi den bezala. Kasu honetan (gero eta leku gutxiagotan gertatzen den bezala) gaztelerazko hitzekin.
Iñigo Telletxea
2011-06-26
gaztelera, ahotsa, erlijioa, nafarroa, pausoak, ospakizuna, musika, kantuan, bortziriak