Martin Moso artzai trashumantea Pinto zakurraren laguntzaz bere artaldea deika ari da Udi mendian, Otsagabia-Otsagiko lurretan. Bortz egun lehenago Bardeetatik abiatu da oinez, urtero sasoi honetan egiten duen gisara. Hurrengo egunean Zaraitzu ibaxeko bortua edo herri lurrak aziendarentzat zabalduko dituzte eta artaldea Oriko magalean utziko du uda sasoia han eman dezan, irailean Bardeetako bidea bueltan hartu arte. Gaua Udin bertan emanen dute eta hurrengo goizean bortura abiatuko dira.
Eneritz Mitxelena
2011-06-09
gaztelera, mendia, ahotsa, lana, kilkerrak, zintzarriak txintxarriak, animaliak, oihuak, ardiak, artzaina - artzaintza, artaldea