Inauterietako asteartean Lantzeko inauterietako mozorro guziek herriari itzulia ematen diote txistularien laguntzarekin: Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Arotzak eta Txatxoak kanpotik etorritako bisitariekin batera kalejiran doaz. Mozorroen oihuak, erratz kolpeak eta bisitarien solasak aditzen dira grabaketa honetan, baita txistularien doinuak ere.
Asier Gogortza
2011-03-07
euskara, gaztelera, ahotsa, nafarroa, musika, bestak, musika tresna, oihuak, inauteriak - ihauteriak, txistulariak, ultzamaldea