Lekeitioko Batzokiak gordetzen duen idi burdiaren ziztua biltzen duen grabaketa. Gurdi edo Burdi hau urtean behin erabiltzen da, urteen poderioz herriko festa nabarmenetakoa bihurtu den Euskal Ezkontza tradizionalaren egunean. Grabaketa bibrazioak jasotzeko gai den mikrofono batekin egin zen, kasu honetan gurdiaren estrukturarenak. Milesker Maiteder Erkiagari eta grabaketa hau egiten lagundu gintuzten guztiei.
Xabier Erkizia
2015-06-21
garraioa, bizkaia, makina, lea-artibai, egurra, bibrazioa