entzuteko idatziak

Oiartzundun arri gogor (1934)

Iturria: Barne muinetan (Itxaropena, Zarautz, 1934) Nikolas Ormaetxea "Orixe" (1888-1961) 50 orr. Itzai bat bidez doa, gurdia idiei lotuz. Aurretik itzulinguruz, iges, baztarka txakurra isatsa iasorik. Itzala ere iosta-lagun du, — oroi ta irudi ala nik— Auek adin bat okertu bage itzai, adimena atzetik. Baino onek ere atzera, aurrera, biz, geigoz, dabil bidea, eztena «aida»ka erakutsiaz. Onetan, geldigunea. Ezin goituzko aldapa dauka, . itzaiak ein du beurea. Bide ezin-eldu oiek artzeko Iaunak sortuko bestea. Gurdiak negar besterik ez du. Ontan... sinestargi dator. Goi-bide oien beri duenik ez bila au besterik inor. Iainkoagana zuzen garamaz, itsu da, bainan entzukor; bidea bat da, ez loi, ez zulo, oiartzundun arri gogor.. Idatzi osoa irakurri

soinumapa

1934-03-16

Baldintza hauetan, fitxategi hauek libreki ikusi, entzun, ikusi, irakurri eta berrerabili ditzakezu edozein helburu sortzaile, hezitzaile edo ikerketarako.

(erakutsi)