Iturria: GAROA (Euskaltzaleak-Beñat idaztiak, Donostia, 1935)
Txomin Agirre (1864-1920)
36. orrialdea.
Jorrail ederreko asteazken baten, goizeko amaikak aldean, Zabaleta'tik Azkarraga'ra dagoan gurdibidetik bera zijoazen, baso-tuntuna aurretik zutela, neskamútil-pila batzuek, oso apain, txit alai, guziz urduri, egundokorik txoroen, deadar lekaio parregarriak egiñaz ta dantzan ezin asperturik. Apur bat atzerago zeramazkiten gizon-soñekoz, oe-jantziz ta Ianerako tresnaz ongi zamatutako gurditxo bi, irrintzi bezelako, negar itxurako edo kurixkaren antzeko soñu luze, ezti edo latz, atsegin edo mingarrían, beti ere juuuim jim jim... juuim jim jim... grrast grrast ardatzari eragiñaz. Soñu ori, baserritarrentzat ezti leun ta atsegingarria izan oi-da, ta erritarrentzat, asunaz lepoan ikutzea bezela. Irakurri liburu osoa
Txomin Agirre (1864-1920)
1912-01-16
Baldintza hauetan, fitxategi hauek libreki ikusi, entzun, ikusi, irakurri eta berrerabili ditzakezu edozein helburu sortzaile, hezitzaile edo ikerketarako.
(erakutsi)(ezkutatu)Honakoak egin ditzakezu:
Honako baldintzen arabera:
Oharrak:
Ez duzu lizentzia hau bete behar domeinu publikoan dagoen materialaren elementuen kasuan, ezta zuk egiten duzun erabilera salbuespen edo muga aplikagarri batek baimentzen duenean.
Ez da bermerik ematen. Lizentziak ez dizkizu nahitaez ematen zuk nahi duzun erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen duzun muga dezakete.