Iturria: Asteasuko Mixioa - 1897 / Misión de Asteasu - 1897 (Auspoa, Donostia, 1963)
Pedro Jose Elizegi “Pello Errota” (1840-1919)
PELLO ERROTAK JARRITAKO BERTSOAK bere alabaren argibideakin, 15. orr
Nik amairu urte nituan. Nere gazte denboran Amasan, ZizurkilIen eta Asteasun ezagutu nituan mixioak. Zizurkilkoa izan zan aurrena. Angoa ikusi eta "Asteasura ekarritzeko egin zan ametsa", ta ala, errí guziak dirua emanda ekarri ziran mixiolariak. Mayatza zan, baserritarrentzat garairik okerrena, bañan ala ere, bederatziurren artan erri guzian ganadu bat ere etzan lotzen lanerako. Gurdi-txistu bat mendian entzuten bazan, "zein ote da ori?" galdetzen zuten danak arrituta. Begira jarrita, hazter guzietatik bazetorren jendea bideak betean. Baita Alkizatik, Zizurkildik, Adunatik ta besteetatik ere. Orduan ala izaten zan: erri batean mixioak baziran, inguruko errietatik ere agure-atsoak ez beste danak etorri. Idatzi osoa PDFn
Pedro Jose Elizegi “Pello Errota” (1840-1919)
1897-05-09
euskara, lana, erlijioa, gipuzkoa, ospakizuna, oihartzuna, isiltasuna, gipuzkera, literatura, kristautasuna, tolosaldea, zarata, gurdi - burdi - orga