Iturria: Vuelos Cortos. Intentados, emprendidos y realizados por un Chimbo (El Nervión, Bilbao, 1894)
Cascanteko pospoloak — normalean, misto esaten zitzaien — orokortu egin ziren, nahiz eta garai hartan piroteknia-piezak izan, sortzen zuten iskanbila eta ke beltza eta botatzen zituzten sugar zoroak kontuan hartuta. Estalkian lehen transkribatu dudan bezain borobil nabarmeneko lehenengo kaxak agertu zirenetik, gutxika-gutxika perfekzionatu eta aldatu egin ziren, itzelak, baldeak, munstroak, bagoiak eta abar deitu zituztenak. Ondoren, jendeari zaratarik gabeko pospoloak eskaini zitzaizkion. Eta Zaraguetak eta beste fabrikatzaile fosforiko batzuek lehia gogorra egin zioten Espainian argi-elementu hura abiarazi eta hedatu zuen industrialari.
Emiliano de Arriaga (1844-1919)
1894
literatura, bizkaia, Bilboaldea, soinuzko oroitzapenak, Nafarroa, sua, zarata, industria
