Parte hartu Soinumapan

Kaixo, jarrai itzazu laguntzaile honek aurkeztuko dizkizun pausu errazak eta minutu gutxi barru zure grabaketa Soinumapa.net webgunean argitaratuko da.

Bestelako aipamenik ageri ez den bitartean, zure grabaketa, Soinumapa.net osatzen duten grabaketa guztiak bezala, lizentzia erdi-aske batenpean argitaratuko da (informazio gehiagorako ikusi PARTE HARTU atala menu nagusian).Saia zaitez zure grabaketa hobekien identifikatuko duten informazio leihoak betetzen, eta mapan ahalik eta zehatzen kokatzen.

SOINUMAPAko editore taldeak grabaketen informazioak osatu eta zuzentzeko eskubidea gordetzen du, baita desegokitzat onar ditzaken zenbait grabaketa ez erakusteko ere, beti ere egitasmo honen helburu eta lan metodoek ezarritako hirizpideak jarraituz.

Eskerrik asko SOINUMAPA.NETen parte hartzeagatik!

Lehen urratsa: Aukeratu zintzilikatu nahi duzun audio artxiboa

Zure soinu artxiboak mp3 euskarrian egon behar du.

Artxibo bakoitzaren tamaina haundiena 7 Mb da, artxibo luzeagoa igo nahi bazenuke, jarri zaitez gurekin harremanetan audiolab.arteleku@gmail.com helbidean.

Kokatu zure grabaketa

Bila ezazu grabaketaren kokalekua mapan. Topatzerakoan, egin klik dagokion lekuan markagailua kokatzeko.

Bigarren urratsa: Kokatu grabaketa mapan

Grabaketari buruzko informazioa

Lagundu gaitzazu honako laukiak zure grabaketari buruzko informazioarekin betez.

Saia zaitez ahal eta atal gehienak osatzen, maparen hizkuntza ezberdinetan. Hizkuntzaren bat nola bete ez badakizu, ez larritu, testu guztiak gainbegiratuko eta itzuliko ditugu.

Bete itzazu grabaketaren dataren eta egilearen datuak eta sailkatu grabaketa atal baten barruan. Kategoria edo atal bat baino gehiago aukera dezakezu

Hirugarren urratsa: Grabaketari buruzko informazioa

Azken egiaztapena

Orain, egiazta ezazu aukeratu duzun kokapena zuzena dela.

Zure grabaketari buruz gerta daiteken edozein arazoren inguruan gurekin kontaktuan jarri ahal izateko, idatzi zure email helbidea. Zure helbidea ez da inon eta inoiz publikoki argitaratuko eta ez duzu inolako spam mezurik jasoko gure aldetik.

Behin email helbidea idatzi eta gero, mugi ezazu giltzarrapoaren barra informazio guztia webgunera bidali ahal izateko.

Eskerrik asko zure lankidetzarengatik.

Laugarren urratsa: Kokatu zure grabaketa eta igo grabaketa

Grabaketaren datuak:

Grabaketa gordetzen