>> LUBLIN SOUNDMAP (2011)
soundmap.rozdroza.com
Poloniako Lublin hirian egindako ikerketa egitasmoaren ispilu den soinu mapa. Crossroads-Roszdroza zentruarekin elkarlanean egindako proiektua.
LUBLINgo SOINU MAPA gure inguruneko soinuak biltzeko helburuarekin sortutako izaera kolektiboko artxibo librea da. Mapa honek Poloniako Lublin hirian egindako hainbat grabaketa erakutsi, entzun eta partekatu nahi ditu: Hiriguneak, naturguneak, ospakizun eta festak, egoera eta ekitaldi sozialak… denek hiri honen soinuzko identitatearen portreta bat osatzen dute.