HOTS! Soinu Paisai irratia


>> HOTS! Soinu Paisai Irratia (2007-…)
www.hots-radio.info

Soinu paisaien ideia ahal eta zentzu zabalenean lantzen duten izaera desberdineko lan zenbait erakusten dituen online irratia. Bertan, soinu konposizioak, elkarrizketak, soinuzko dokumentariak, artxiboak edo soinuzko postalak topatuko dituzu, denak libreki entzungai eta deskargatzeko moduan. Parte hartzaileak: Francisco López, Oswaldo Maciá, Xabier Erkizia, Oier Iruretagoiena, Iñigo Telletxea…

HOTS: zarata, zalaparta, soinua, dei, entzute, oihu, bestalde, ea….

HOTS! izaera monografikoa duen online irratia da. Egitasmo honen helburua soinu paisaien ideia ahal eta zentzu zabalenean lantzen duten izaera desberdineko soinuzko lan zenbait erakustera ematea da. Podcast modura argitaratzen diren HOTS!eko saioek hain eztabaidatua den kontzeptu honen inguruko hurbilketa eta ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte, hortarako irratia tresna esperimental bezala erabiliz.
HOTS! 2008an Audiolab plataformak sortu egitasmoa da, Arteleku arte garaikideko zentruarekin elkarlanean eta Euskal herriko Soinuen mapa den SOINUMAPA.NET proiektuaren magalean. Irrati honek ARTESONORO.ORG sareko podcast bilduman parte hartzen du.