Proiektuak

SOINUMAPA beste hainbat egitasmo eta proiekturen abiapuntu ere bada. Mapa hau lantzen dugunok esan ohi dugun modura, mapa helburu baino abiapuntu da, edo hala nahi genuke ulertu behintzat, bai guri dagokigunean baita beste edozein erabiltzailentzako ere.
Zentzu honetan, azken urteotan artista askok parte hartu duten bestelako hainbat egitasmo sortu izan dira SOINUMAPAren ondorioz. Hona hemen hauetako batzuk:


>> HOTS! Soinu Paisai Irratia (2007-…)
www.hots-radio.info

Soinu paisaien ideia ahal eta zentzu zabalenean lantzen duten izaera desberdineko lan zenbait erakusten dituen online irratia. Bertan, soinu konposizioak, elkarrizketak, soinuzko dokumentariak, artxiboak edo soinuzko postalak topatuko dituzu, denak libreki entzungai eta deskargatzeko moduan. Parte hartzaileak: Francisco López, Oswaldo Maciá, Xabier Erkizia, Oier Iruretagoiena, Iñigo Telletxea…


>> LUBLIN SOUNDMAP (2011)
soundmap.rozdroza.com

Poloniako Lublin hirian egindako ikerketa egitasmoaren ispilu den soinu mapa. Crossroads zentruarekin elkarlanean egindako proiektua.


>> SATURNIA SOUND MAP (2010)
www.saturnia.ertza.net

Italiako Toscana eskualdeko Saturnia herrian egindako ikerketaren ispilu den soinu mapa.


>> RE:MAPA (2004-2006)
DOWNLOAD RE:MAPA net bilduma (MP3)

Mapa osatzen duten jatorrizko grabaketen eta hauek egin ziren lekuen inguruan hausnarketa gisara ulertu daiteken berrinterpretazio saiakera da. Euskal herriko 30 soinu artistak grabaketa horiek hartu eta berrirakurri zituzten, erremix antzeko saiakera batean. Parte hartzaileak: Oier Iruretagoiena, Alex Mendizabal, Mursego, Iban Urizar, Alex Mendizabal, Mattin, Tzesne, Paralux, Johannes Buff, Xedh…