Parte hartu

Zuk ere parte har dezakezu SOINUMAPAN!
Egitasmoan parte hartzeko nahikoa da webgunean topatuko dituzun argibideak jarraitzea eta partekatu nahi dituzun soinuen grabaketak zintzilikatzea. Gogoan izan soilik Euskal herrian edo inguruan egindako grabaketak onartzen ditugula, beraz handik kanpo egindakorik ez da mapan sartuko (hortarako badira bestelako mapak ere, ikus loturak atala). Grabaketak edozein izaera, luzera edo modukoak izan daitezke, beti ere jatorrizko lekuaren erakusle diren heinean.
Beraz, zure grabaketak mapara gehitzeko hiru modu proposatzen dizkizugu:

>> ONLINE (gomendatua)
Egin klik honako lotura honetan eta jarraitu argibideak. Zure grabaketak mp3 euskarrian egon beharko du. Sistema erraza eta erosoa da, beraz minutu gutxiren buruan zure grabaketa mapan ikusi ahal izango duzu.

>> EMAIL BIDEZ
Bidali zure grabaketa eta honen inguruko informazioa (izenburua, kokapena, egilea, deskribapen txiki bat) audiolab.arteleku@gmail.com helbidera. Grabaketa jaso bezain laister jarriko gara zurekin harremanetan.

>> POSTAZ
Postaz ere helarazi ditzazkezu grabaketak (CD batean eta dagokion informazio guztiarekin), honako helbidera bidaliz:
AUDIOLAB / Andereño Elbira Zipitria, 1, 2003 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)
Grabaketak jaso bezain laister webgunea eguneratzen saiatuko gara.

Webgunea kudeatzen duen taldeak editore lanak egin ahal izateko eskubidea gordetzen du. Ez da gure asmoa inolako zentsura ariketarik egitea, baizik informazioa ahal eta modu txukunenean ematea. Adibide modura, jatorrizko artxiboaren azalpenen itzulpenak egingo ditu editore taldeak, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta baliteke etorkizunean beste hizkuntzetan ere.  Edonolako zalantza edo iradokizunik izanezkero jarri gurekin kontaktuan.

Milesker parte hartzeagatik!