SOINU MAPA elkarlanera eskainitako sare egitasmo irekia da. “Fonografia” edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa-grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditugu. Webgune honetan Euskal herrian zehar egindako hainbat soinu grabaketa entzun ditzazkezu, toki bakoitzaren errealitateari eta izaerari buruz informazioa ematen dituztenak.
Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baldin baduzu, zure ekarpena egin dezakezu, mapa hau osatu eta zure grabaketak gainerako bisitariekin elkarbanatzeko.
Beraien elkartruke erabilpena arautzeko, ekarpen guztiak Creative Commons lizentziapean daude.
SOINU MAPA Arteleku Arte Garaikideko Zentruko Audiolab sailak 2005ean martxan jarritako egitasmoa da. Hasieratik Xabier Erkiziaren zuzendaritzapean sorturiko egitasmo honek laguntzaile sail luzea izan du azken urteotan Xavier Balderas, Oier Iruretagoiena, Luz Maria Sanchez eta Enrike Hurtado horien artean. Egun, kolektibo modura editore talde batek zuzentzen du plataforma.
