Ziburuko Pascal Elissalt kaian entzuten diren soinuen grabatzen ari naiz, D810 bidea dakarren zubitik hurbil. Arrantzaleak itsasotik sartzen dira. Garabiek, arrainez betetako ontziak lehorreratzen dituzte eta biharamuneko arrantzarako kutxak itsas-ontzian sartzen. Motorren burrunben artetik, botzak doi-doietarik baizik ez dira entzuten.
Grabaketa hau Artegia elkarteak Euskal kultur erakundearen laguntzarekin egindako bilketaren parte da.
Egilea: Myriam AyçaguerData: 19/05/2014