Zerain – Zerrategia 4

zerrategia

Zerain herriko Urkuluta auzoan dagoen Larraondoko XIX. mendeko zerrategi hidraulikoan egindako grabaketa. Izen bereko errekaren ura baliatuz martxan jartzen den zerrategi honek gutxitan entzun daitezken soinu mekanikoak entzuteko aukera ematen du. Grabaketa honek makinariaren dardara batzuk jasotzen ditu.

Zeraingo webgunetik:
Denboran zehar, uraren indarrari erabilera ugari eman zaio Euskal Herrian, eta Zeraingo Larraondoko Baserrian ere, uraren indarraz baliatzen ziren zerrategiko lanak egiteko. 1890. urte inguruan eraikia, Larraondoko zerrategia Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekatxoko urez baliatzen da eta gaur egun ere eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak mantentzen ditu. Zerrategiko lana Larraondo baserriko biztanleek burutzen zuten, baserriko lanaren osagarri. Hori dela-eta, negu-udaberri garaian lan egiten zen batez ere bertan: baserrian lanik gutxien zutenean eta errekatxoak ur gehien zekarrenean. 1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerrategia erabiltzeari. Geroztik erreka bazterrean iraun du isilean baina, oraindik ere, bere mekanismo zaharkituak lanean ikus daitezke.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 20/01/2015