SOINEKO PAISAIA egitasmorako egindako grabaketa.
Artzaina / Artaldea: Txangonea
Mendizaleak etengabeko pausuan. Ardi saldo erraldoi eta nahasia. Arbelarretik gertu nago, Arbelaitzi begira. Ingurunearen formak borbor kutsua dio zintzarrien zalapartari. Zakurrak ere zaunka etengabean, albotik igartzen zaizkien mendizalei abisua emanez.
Distantziak soinuan sortzen duen testuran pentsatu dut. Aurrean dudana jendetza balitz eta argazkia aterako banuke sortuko nukeen “informazioak”, emaitza bezala, jendetzaren irudia sortuko luke, pertsonen batuketarena baino. Detaile gutxikoa baino, multzoarena, mamitua, bategina izango litzateke. Alderantziz, gerturatu eta angulo itxiagoaz jokatuko banu, pertsonak ikusiko nituzke. Zenbat urrundu eta zenbat gerturatu ere, bada soinu grabaketetan aldea.
Grabaketa orokor bat egin dut. Gero puntualago bat (Etxezarretaren ardiak hondoan entzun daitezke, malapartatuak). Garbiñeren artaldea dela esango didate gero eta hala ondorioztatuko dut nik ere. Garbiñerenak eta Jesus Antoniorenak (haren osaba?) elkarrekin ibiltzen direla esan didate baino, gertuen ditudanen buruetan puntu berde bat ikusi dut.
Egilea: Nader KoochakiData: 30/07/2013